Sarrera
Esperimentazioa
  • Demoa
Hausnarketa

URAREN KALITATEAREN LAGINKETA

Ongi etorriak lehen unitatera! Jarraian duzun bideoa ikusi eta hasi esperimentatzen.

Bideoa ikusi ondoren, hartu hodi forma duen ontzi bat, markatu neurri ezberdinak eta bota ura (euria egiten badu, jarri kanpoan euri ura jaso dezan). Behin ura izanda, neurketak egiten hasiko gara, bideoko azalpenei jarraituz. Ondoren, erantzun galdera hauei: zein informazioa eskuratu duzue? Guztiok informazio bera lortu ahal duzue? Zergatik uste duzue informazio desberdina atera dela kasu batzuetan?